diskoa

MAISUEN IRAKASPEAN

Trikitilariok beti dugu zer ikasi, eremu berrietan barneratu edota ohikoetan gehiago sakondu. Ikaspen horretan esperientziadun gidariak izatea beti da onuragarria eta zer hobe trikitixaren historia lehendabiziko pertsonan idatzi duten soinujole bi hauek baino. Izan ere urte batzuk klaserik eman gabe egon ondoren irakaskuntzara bueltatu dira, animo eta ideia berriztatuekin. 

Joseba Tapiak bizpahiru urte daramatza irakasle eta mailadun trikitilariei klase bereziak ematen, berak urteetan jaso dituen eduki eta teknikak konpartituz. Soinujoleak ez ezik, edozein musikarik zabalik ditu ateak, ikaslearen beharrizanetara moldatzen delako. Klaseak Lasarten ematen ditu, Tirikitrauki dendan prestatuta duten txokoan. Informazio gehiago nahiko bazenukete, bide hauek erabili ditzakezue: 943372817 / tirikitrauki@tirikitrauki.com

Kepa Junkerak urte asko eman zituen klaseak ematen eta Infernuko Auspoa musika eskola ere sortu zuen, geroago Lur Soinuak izenaz Bilboko alde zaharrean kokatuko zena. Musika eskola Ibon Koteron musikariearekin batera kudeatzen du eta hamaika ikastaro eskaintzen dituzte urtean zehar. Baina Kepak emango duen esklusibo honetan konposizioa, inprobisazioa, errepertorioa, etab. landuko dira. Informazio gehiagorako telefono honetara deitu dezakezue: 944793232

Bi estilo, bi ibilbide, trikitixa komunean alabaina. Aukera paregabeak biak soinu txikiaren munduan sakontzeko eta aukera berrietara zabaltzeko.




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *