Aurtengo Nazioarteko Trikitixa Jaialdia ohikoa den legez Areetako Andres Isasi Musika Eskolan ospatuko da azaroaren 24an. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da eta sarrerak egunean bertan leihatilan edo aldez aurretik BBKaren bitartez lortu daitezke, 8 euroren truke.
Edizio honetan ere atzerriko musikariak izango dira, Tejedor anaiak Asturiasetik eta Mirabèl taldea Okzitaniatik. Horietaz gain Euskal Herriko ordezkariek ere parte hartuko dute; Elustondo anai-arrebak, Ruben Isasi trikitilaria Xabi Valle eta Argibel Eubaren laguntzaz eta aski ezagunak diren Tapia eta Leturia.
Jaialdiaren ondoren Trikisession-a antolatu dute Glass tabernan.
Jaialdiaren ondoren Trikisession-a antolatu dute Glass tabernan.
Iturria: BITE