diskoa

GOZATEGI, "All Stars 1992-2012"

Aspaldi aurreratu genuen bertan zer zeukan Gozategi taldeak esku artean eta konturatu baino lehen kaleratu egin da. Izan ere salgai da dagoeneko taldearen disko berria "All Stars 1992-2012" izenburupean. Albumak Gozategiren kanta ezagunenak barne hartzen ditu, denak soinu berriz moldaturik. Lan horretan Mikel Irazoki izan da zuzendaria.

Alabaina aurkezpen ofiziala datorren azaroaren 8an egingo da Donostiako Fermin Kalbeton kalean Elkarrek duen egoitzan goizeko 11:00etan.


Seguru Gozategi zaleei ez diela hutsik egingo disko honek eta arrakasta itzela izango duela datozen hilabeteetan. Bertan duzue aurrerapen kantarekin egindako bideoklipa; aski ezaguna den Nirekin abestiarekin:

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *