Gutxitan ikusi dut musikari bat taula gainean horrenbeste disfrutatzen Etxeberritxok azken boladan Esne Beltzarekin egiten zuen moduan. Ibilbide luzeko panderojolea izan arren nik neuk ez nuen ezagutzen Esne Zopaken diskoa argitaratu zen arte, orduan izan baitzen bere izena belaunaldi gazteen artean zabaltzen hasi zenean. Ez bakarrik kantuaren letra dela eta, baizik eta eszenatokiz eszenatoki Xabi Solanoren hitzetan; trikitilari zaharren omenezko kantua jotzean aipatzen zuen lehendabiziko izena Inazio Bastida "Etxeberritxo"rena izaten zelako. Presente zegoen emanaldietan ordea, izendatu bezain pronto agudo irtetzen zen esku batez publikoa agurtzen eta bestean panderoa zuela.
Pertsonalki ezagutu ez arren edozeinek atzeman zezakeen zenbat gozatzen zuen panderoa esku artean zuenean; saltoka, imintzioka eta irribarrez zebilen beti. Gogoan dut esaterako Bilboko azken Aste Nagusiko Esne Beltzaren kontzertua eta Azpeitiko panderojolearen parte hartzea; 8500 pertsona, zahar eta gazte, bere bizipozaz kutsatzen. Beste dimentsioko panderojolea zen eta horren seinale gaur sare sozialetan albisteak izan duen harrera. Faltan botako dugu seguru, baina ez da makala izan bere ekarpena.
Gazte joan da 1943an Azpeitiko "Etxeberritxo" baserrian jaiotako semea, baina bere izena haundien artean egongo da aurrerantzean. Ondo ezagutzen zuen pertsona baten hitzak irakurriz gero konturatuko gara zein mailakoa zen:
"Gaur, nik ezagutu dudan trikitilari hitza goitik beraño betetzen duen pertsona bakar eta haundi bat joan zaigu. Betirako nire bihotzean!!" Xabi Solano
Doluminak familia eta lagunei, Esne Beltzako beste familiari eta trikitizaleei.
Hurrengo albistea
Argitalpen berriagoa Aurreko albistea
Argitalpen zaharragoa
Argitalpen berriagoa Aurreko albistea
Argitalpen zaharragoa
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Etiketak
Bisitatuenak
-
Hilabeteak eman ditut proiektu honen nondik norakoak sekretuan gordetzen garaia zenean behar bezala azaltzeko. Diskoa eta liburua dendetara...
-
25 urte bete zituen iaz Gozategik eta ospakizun guztien ondoren osasuntsu datoz bueltan lan berria eskutan dutela. 'G Puntua'-ren b...
-
Durangoko Azokan argitaratu du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak HAZIAK diskoa, aurreko hilabeteetan martxan jarritako lehiaketan aurkeztu...
-
Arrakasta puntual bat izango zela aurreikusi zuten askok, baina HUNTZA taldea gelditzeko heldu zen. Bira arrakastatsuan murgilduta dabiltza...
-
Maiatzean argitaratuko du GOZATEGI taldeak disko berria taula gainean 25 urte bete ondoren. Aurrerapen kanta kaleratu dute gaur, Z...
-
Iaz "Ereñotzu" eta "Trikitixa Liburua II" argitaratu zituen Xabi Solanok eta oraingoan proiektuaren zuzenekoarekin dato...
