Azken urteetan indartsu dabilen taldea dugu Izargi, urterik urtera geroz eta kontzertu gehiago eskainiz eta ondorioz ikuskizun hobeagoa aurkeztuz. Berriki formazioa berriztu dute eta energiaz gainezka daude seguru Euskal Herriko hamaika txoko girotzeko. Taldeko trikitilaria Lander Otaola orduñarra dugu; kantu eta panderoan ordea Irati Aretxabaleta zamudioztarra.
Webgune berria plazaratuko dute laster, baina bien bitartean harremanaterako aukerak jarri dituzte sarrera orrian: