diskoa

MANDOILEK taldearen diskoa kaleratzear

Igon Olaguenaga trikitilariaren proiektu berria da Mandoilek taldea. Hilabete batzuk kontzertuak ematen aritu ondoren, diskoa pareparatzen dabiltza apirilaren amaieran kaleratzeko. Diskoa Oihuka diskoetxearekin argitaratuko dute eta irten baino lehen single-a entzuteko aukera izango dugu. Grabaketa Gaua estudioetan egin dute, nahasketak Balea estudiotan egiten ari dira honezkero eta masterizazioa Elkar estudioetan egingo dute. Albumean kolaborazioren bat ere izango dutela aurreratu dute.

Estiloari dagokionez, erritmo dantzagarriak izango dira nagusi: reagge, cumbia, rumba eta horrelakoak. Izaera parranderoa duen taldea izanik, udan hamaika lekutan entzun eta ikusteko aukera izango dugu seguru.

Facebook plataforman duten orrian jarrai ditzakezue:



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *