Martxoko zita garrantzitsuena izaten da
San Jose trikiti jaialdia, aurten
hilaren 16an ospatuko dena. Ohikoa den legez
Azpeitian burutuko da,
Soreasu antzokian hain zuzen ere. Ordutegiari dagokionez, arratsaldeko
17:30etan emango diote hasiera eta sarrerak erosteko
lehiatila 16:00etan zabalduko dute. Aurretiaz erreserbatu daitezke sarrerak
12 euroren truke ohiko tabernetan eta Euskal Herriko Trikitixa Elkartean (943832828/669363492 eta
trikitixa@trikitixa.net). Erreserbatutotakoak 16:30ak baino lehenago erretiratu behar dira.
Hauexek dira aurtengo
parte hartzaileak:
- Elustondo anai-arrebak
- Irati Gutierrez eta Amets Ormaetxea
- Gari eta Iñaki
- Jaione eta Ion
- Aizpurutxo, Galdos eta Ainara
- Eneko Dorronsoro eta Andoni Ezkerra
- Kepa Junkera eta Motriku