- Hohner akordeoiak: Hohner akordei marka ezagunak ateratako aplikazioak erabilera ugari ditu, baina batez ere iPad baten, pantailaren tamaina garrantzitsua delako kasu honetan. Tonu ezberdinetan erosi daitezke, norbere beharrizanen arabera. Pixka bat aritu ezkero oso ondo dator praktikatzeko, ideiaren bat garabatzeko,...
- Anytune: gailuan ditugun kantuak, edota e-mailez edo beste sistemaz inportatuak, astiroagotu edo tonuz aldatu ditzakegu. Trikitilariontzako batez ere oso erabilgarria da tonuarena, horrela edozein kanta gurera pasatu eta gainean jo ahalko dugu. Loop-ak ere egin daitezke parte zehatz bat lantzeko esaterako. Oso gomendagarria.
- Tempo: trikitilariok normalean ez dugu metronomoaren erabilpen sakonik egiten, baina oso ondo dator norbere denbora hobeto kontrolatzeko, taldean jo behar diren piezen abiadura adosteko, etab. Gainera seinale akustikoaz gain, argiekin ere adierazten du pultsoa.
- Cleartune: soinulariok gutxitan erabiltzen dugun tresna izan arren, beti dago ondo afinadore bat aldean eramatea. Gure kasuan tono erreala ezagutzeko baliagarria da, beste instrumentuekin elkartzean izaten ditugun zalantza horiek argitzeko erarik azkarrena.
- GarageBand: oinarri musikal apartekoak egin daitezke apliakzio honekin. Hamaika musika tresna dakartza eta kalitatezko soinua du, oso intuitiboa eta erreza da erabilpenean gainera. 8 pista grabatu daitezke, beraz nahikoa erabilpen arrunt baterako. Mac ordenagailu bat izan ezkero, proiektuak esportatu daitezke eta gerora ordenagailuan aritu.
- Pandeireta / Txalapartapp: trikitixaren bidaikide sarritan diren panderoa eta txalaparta jotzeko aplikazioak. Erabilgarritasun handirik ez dute, baina kuriosoak dira instalatuta edukitzeko.