Gazta Zati Bat proiektuak azken hilabeteetan izan duen arrakastaren errudunetako batzuk soinu bandaz arduratu ziren Xabi Solano eta DZ dira. Dokumentalerako sortutako konposizio lan horren ondoren zuzenekoa heldu da berriki, bira labur bat eginez Euskal Herritik zehar. Hastapeneko bikotea Aitor Zabaleta Esne Beltzako bajista eta Keu Agirretxea gitarristaren maisutasunaz hornitu da, entzuleak eskertuko duen formazioa eraikiz. Diskoko kantez gain, Keuren kanta batzuk eta Esne Beltzaren beste batzuk jotzen dituzte, baita abesti berriren bat ere. Horien artean bada bat, Etzakit zenaren eta Esne Beltza denaren onena uztartzen dituena eta seguru disko berrian sartuz gero arrakastatsua izango dena. Aurreratuko nuke Gogoak lortu zuen hedapenera heltzeko gai dela pieza hori, trikitixa melodia goxoa erreztasunez barneratzen delako eta letrak behar duen sakontasuna ematen diolako.
Musikaz gain arteak ere badu bere esparrua ikuskizunean. Izan ere Udane Juaristi artistak zuzenean zerotik mural bat osatzen du, argazkia eta margolana uztartuz. Prozesua eta emaitza benetan harrigarriak dira, nik behintzat 90 minututan ikusi dudan arte sorkuntza berritzaile eta ederrena. Proiekzioak ere jartzen dituzte emandaldian zehar, jakin badakigulako ikuslea harrapatzeko baliagarriak direla.
"Esnea gazta bihurtu zenekoa", horrela definituko nuke bertan ikusi eta entzundakoa. Azken hilabeteetan Esne Beltzaren muinak lortu duen heldutasun eta sorkuntza mailaren adierazle; musika, irudia, poesia,... ikuskari garaikidea, kalitatezkoa eta oparoa.
Saioekin amaitu baino lehen obra ikusteko aukera baduzue, ez zarete damutuko lantalde honen proposamenaz.
Bertan kontzertuko argazki batzuk, esandakoa hobeto ulertzeko: GAZTA ZATI BAT Gernika
Hurrengo albistea
Argitalpen berriagoa Aurreko albistea
Argitalpen zaharragoa
Argitalpen berriagoa Aurreko albistea
Argitalpen zaharragoa
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Etiketak
Bisitatuenak
-
Hilabeteak eman ditut proiektu honen nondik norakoak sekretuan gordetzen garaia zenean behar bezala azaltzeko. Diskoa eta liburua dendetara...
-
25 urte bete zituen iaz Gozategik eta ospakizun guztien ondoren osasuntsu datoz bueltan lan berria eskutan dutela. 'G Puntua'-ren b...
-
Durangoko Azokan argitaratu du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak HAZIAK diskoa, aurreko hilabeteetan martxan jarritako lehiaketan aurkeztu...
-
Arrakasta puntual bat izango zela aurreikusi zuten askok, baina HUNTZA taldea gelditzeko heldu zen. Bira arrakastatsuan murgilduta dabiltza...
-
Maiatzean argitaratuko du GOZATEGI taldeak disko berria taula gainean 25 urte bete ondoren. Aurrerapen kanta kaleratu dute gaur, Z...
-
Iaz "Ereñotzu" eta "Trikitixa Liburua II" argitaratu zituen Xabi Solanok eta oraingoan proiektuaren zuzenekoarekin dato...
