Postontzian topatu dut gaur Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak bidalitako Geure Kolkotik 2013 diskoa. Partaideak ikusi eta berri on bat jaso dut, Alaitz edo Iñaki esaterako aspaldian pieza berriekin entzun ez ditudalako.
15 kantaz osaturik dago albuma eta soinujole hauek parte hartu dute: Saioa Lizarralde, Iñaki Zabaleta, Ander Malbadi, Alaitz Telletxea eta Imuntzo. Eurekin batera trikitixa munduko beste laguntzaile ezagunak daude; Iker Goenaga, Beloki edo Mutriku besteak beste. Grabaketa udan zehar burutu da Hernanin Iñigo Egia teknikari eta Goenaga bera ekoizle lanetan aritu direlarik.
Soinujole guztiek proposamen ona egin dute, baina entzunaldi azkar baten ondoren Alaitzen proposamena bereiziki gustatu zait, agian neurri baten alternatiboena eta pertsonalena delako. Nire gusturako "Musika Bihotzean" pieza bestetaz gailendu egiten da, benetan hunkigarria delako; Lantz taldean kide zuen eta orain dela 5 urte zendu zen Mikel Errazkin handiari eskainitiako trikitixa ederra da berau.
Bazkide zaretenok etxean jasoko duzue, besteak Durangoko Azokan izango duzue beta diskoa erosteko.
GEURE KOLKOTIK 2013
alaitz telletxea
ander malbadi
beloki
diskoa
geure kolkotik
iker goenaga
imuntzo
iñaki zabaleta
mutriku
saioa lizarralde
saioa lizarralde
Beste albisteak
Hurrengo albistea
Argitalpen berriagoa Aurreko albistea
Argitalpen zaharragoa
Argitalpen berriagoa Aurreko albistea
Argitalpen zaharragoa
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Kontaktua
fblikebox/https://facebook.com/infernukohauspoa
Spotify
Bisitak
Etiketak
Bisitatuenak
-
Hilabeteak eman ditut proiektu honen nondik norakoak sekretuan gordetzen garaia zenean behar bezala azaltzeko. Diskoa eta liburua dendetara...
-
25 urte bete zituen iaz Gozategik eta ospakizun guztien ondoren osasuntsu datoz bueltan lan berria eskutan dutela. 'G Puntua'-ren b...
-
Durangoko Azokan argitaratu du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak HAZIAK diskoa, aurreko hilabeteetan martxan jarritako lehiaketan aurkeztu...
-
Maiatzean argitaratuko du GOZATEGI taldeak disko berria taula gainean 25 urte bete ondoren. Aurrerapen kanta kaleratu dute gaur, Z...
-
Arrakasta puntual bat izango zela aurreikusi zuten askok, baina HUNTZA taldea gelditzeko heldu zen. Bira arrakastatsuan murgilduta dabiltza...
-
Huntza taldeak webgune berria martxan jarri du. Bertan aurkitu ahal dituzue besteak beste webgune honetan taldeari buruz egindako argitalpe...