Azken urteetan bezala kartelaren diseinua ikusteaz bakarrik badakigu Bizkaian antolatzen den Nazioarteko Trikitixa Jaialdia datorrela. Aurreko edizioen haria jarraituz atzerriko eta bertako soinujoleak izango dira azaroaren 30ean ospatuko den emanaldian. Ohiko legez Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan ospatuko da arratsaldeko 19:00etan.
Bertan euskal trikitilariez gain, Irlanda eta Portugaleko musikariak arituko dira. Kanpotik datoz David Munnelly eta Artur Fernandes; gure lurretik Maixa eta Alaitz, Gari eta Iñaki eta Alboka Tropik. Sarrerak 8 €-ren truke lortu daitezke Algortako Kultur Etxean edo www.kutxabank.es webgunearen bitartez.
Jaialdiaren ondoren Aldats taldea izango da The Piper's tabernan.
Jaialdiaren ondoren Aldats taldea izango da The Piper's tabernan.