Oñatiko V. Trikiti Jaialdia abian da eta urten emakumea eta trikitixa izango da emanaldiaren ardatza. Horrexegatik partaide guztiak emakumezkoak izango dira eta honexek dira: Maixa eta Alaitz; Kristina eta Amaia; Elustondo ahizpak; Saioa, Lurdes, Maialen eta Idurre; Edurne eta Ainara; Edurne eta Eneritz; Leire, Intza, Uxue eta Maren.
Urriaren 26an ospatuko da Oñatiko Santa Ana antzokian arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Sarrerak Urbia eta Arrano tabernetan salgai daude 10 €-ren truke. Nahi duenak ondoren Gaztelekuan egingo den afarirako sarrerak ditu salgai 20 €-rengatik.