diskoa

TRIKI-NOBEDADEAK AZOKA 2013

Durangoko Azoka hurbildu ahala euskal kulturgintza astintzen hasten da eta aurten trikitiari dagokionez uzta oparoa izango da. Esne Beltzak urteko diskoa izan daitekeena dakar; Kepa Junkerak Euskal Herriko eta Galiziako musika uztartuko du galiziar musikari handien laguntzaz; Xabi Aburruzaga eta Korrontzik folk munduan ekarpen handia egiteko asmoa dute.

  • ESNE BELTZA / GORA!
Estudioko lanak amaitzen ari dira eta datorren hilabetean aurkeztuko dute taldearen laugarren diskoa, autoekoizpenaren bidetik oraingoan. Disko iraultzailea izango da dudarik gabe, taldearen izaerari fidela izanik, etengabeko eboluzioaren adierazgarria. Nire ustez urteko diskoa izango dena dute eskuartean, mugarri bilakatuko dena aurrerantzean. Xabi Solano eta beste taldekideen lanaren jarraipena YouTubeko kanalaren bitartez segi dezakezue: ESNE BELTZA YouTube


  • KEPA JUNKERA / GALIZA
Galizian grabatzen ibili da Kepa azken hilabeteetan eta horren emaitza izango da azaroan aurkeztuko den "Galiza" diskoa. Kolaborazio ugariak; Luar Na Lubre, Budiño, Milladoiro, Cristina Pato,... Joan etorriko lana izango da, euskal eta galiziar ondarearen erakusgarri paregabea. Facebook-en txoko berezia martxan jarri dute proiektuaren berri emateko: FACEBOOK Galiza


  • XABI ABURRUZAGA / GEURE
Lau urteren ondoren bueltan da Portugaleteko trikitilaria bere estiloaren heldutasuna adieraziko duen lanarekin. Hasieran "Neure" izan behar zena "Geure" bilakatu da eta hau ere azaroan argitaratuko da. Hamahiru kantek osatuko dute albuma eta hitzetan Kirmen Uribe, Iñaki Aurrekoetxea eta Unai Elorriagaren hitzak aurkituko ditugu. Ondoren duzue disko berriaren harira aurkeztu duten erreportaia, zeinetan pieza batzuen aurrerapenak ere entzun daitezkeen partaideen hitzez gain.



  • KORRONTZI / TRADITION 2.1
Agus Barandiaran soinujolearen taldeak "Tradition 2.1" diskoa kaleratuko du laster eta kolaborazio garrantzitsu asko izango ditu, besteak beste: Phil Cunningham, Tejedor, Ricardo Tessi edo Mikel Urdangarin. Oraindik datu gutxi dago diskoaren nondik norakoaz, baina aurkezpena hurbildu ahala agertuko dira.



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *