diskoa

GALIZA, Kepa Junkera

Kepa Junkeraren azken proiektuak argia ikusi du, azken hilabeteetan Galizian egindako lanaren ondorioz. Ez da kasualitatea han grabatu izana, diskoaren hari nagusia galiziar musika tradizionala delako eta horrexegatik albumaren izenburua Galiza da. Hamaika musikari galiziarrek parte hartu dute lanean aurreko sarrera baten aurreratu bezala eta emaitza oso disko aberatsa izan da. Euskal kantu tradizional batzuk ere sartu ditu Kepak, sarritan herrialde bietako piezak ederki nahastuz.

Diskoak oihartzun handia izan du Galizian eta baita penintsulan zehar ere, izan ere 43. postuan dago espainiar disko salduenen artean. Dudarik gabe oso datu adierazgarria da hau, horrelako musika mota batekin konplexuagoa egiten dena. 

Egia esan pieza oso interesgarriak topatu ditzakegu bi CDko lan honetan, trikitixa eta galiziar instrumentuak primeran uztartzen direlako, oso era naturalean. Diskoaz gain liburuxka ederra sortu dute eta zin dagizuet diseinua goi mailakoa dela, nik behintzat azken boladan ikusi dudan onenetarikoa. Musika zelta edo tradizionala gustuko dutenek disko hau maitatuko dute. Estilo horien jarraitzaileak ez direnak ere aukera paregabea dute mundu horretan barneratzeko, entzunaldi atsegin bat proposatzen digulako Junkerak azken album honetan. Ekoizpen prozesuaren laburpentxoa ikusi dezakezue ondoren eta baita Spotify-n entzuteko esteka ere:

 
GALIZA spotify

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *