diskoa

MUSIKARI HANDIAK panpin bilakatuta

Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdia uztailean ospatzen da baina hasi dira ordurako gauzak antolatzen. Hile honetan zehar Musikari Handiak proiektuan Fasio, Maurizia eta Leonen panpinak egin dituzte Arratiako hainbat tailerretan eta atzo aurkeztu zituzten Areatzan. Zalantzarik gabe hiru protagonista garrantzitsu euskal folklorean. Egitasmo honetan laguntzaile bezala Oreka TX, Kukubiltxo eta Les Grandes Personnes aritu dira.
Panpinez: Leon Bilbao, Maurizia Aldeiturriaga, Bonifazio Arandia "Fasio"
Aurkezpenean Arratiako trikitilari eta albokariak izan ziren giroa berotzen eta kalejira aparta izan zela diote lekukoek. Gipuzkoako beste bi artisten panpinak ere egin diztuzte eta datozen hilabeteetan ikusi ahalko denak dira gure lurretik barna. Hona hemen eguneko irudi batzuk:

Hiru musikari handien senitartekoak

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *