Urte amaierarekin batera Zaldibarko Trikitixa Txapelketa hurbiltzen doa, 13-19 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa. Aurten abenduaren 1ean ospatuko da arratsaldeko 17:30etan eta beste edizioetan bezala pilotalekuan burutuko dela ematen du. Finalera iristen diren 8 bikoteek Bizkaiko trikitixa, Porrusalda, Fandangoa (Zalduegui) eta Arin-arina jo beharko dituzte.
![]() |
Elizagoien ahizpak, 2012ko txapeldunak / Jatorrizko argazkia: Txoko Musikala |