diskoa

INTXURTXU, Urdin Baraiazarra

Kepa Baraiazarra eta bere Gernikako musika denda aski ezaguna da trikitilarion artean, askok hara eramaten ditugulako gure soinuak konpondu ditzan. Artisau bikaina dugu Kepa eta bere semea Urdin ere horretan dihardu azken boladan.

Aitaren ofizioan sakondu nahian trikitixak egiten aritu da azken hilabetetan larrabetzuar gaztea eta horren bitartez ikasi duena elkarbanatu nahi izan du Larrabetzun bertan burutu duen tailerrean. Prozesu erreza ematen duen arren eskulan ordu askoren ondorioa da berau. Sarritan ez dugulako ezagutzen gure eskusoinuen mekanika eta behar diren pieza guztiak eta erakusketan zati guztiak ikustean asko jabetu dira honen konplexutasunaz. Gainera Baraiazarrenean ez dute makinariarik eta den dena oinarrizko herramintak erabiliz sortu dute, merituzko lana dudarik gabe.

Hala intxaurrondoa nola trikitixa bilakatzen den ikusi dugu, plazerrezko irakaspena musika tresna hau maite dugunontzat. Hori gutxi ez balitz, bertaratu direnek Urdinek egindako trikitixak probatzeko aukera ere izan dute. Hurrengo estekan ikusgai daude tailerreko argazkiak: ARGAZKIAK

Intxurtxu izendatu duen modelo propioa

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *