diskoa

ARGAZKI LEHIAKETA 2014

Aurreko urteetako arrakasta ikusita, argazki lehiaketa izango da berriz ere Infernuko Hauspoa webgunearen eskutik. Oraingoan udaberrian izango da argazkien itxura aldatzearren. Parte hartzeko, argazkiak emailez bidali behar dituzue hurrengo e-postara: gaizkapenafiel@gmail.com. Argazkien gaia trikitixa (soinu txikia eta panderoa) izango da, beraz, trikitixarekin zerikusia dituzten irudiak bidali behar dituzue.  Ez dira trikitixari ataratako argazkiak izan behar derrigorrez, zuek trikitixa jotzen ere agertu ahal zarete edo okurritzen zaizuena. Izan ere sormena eta irudimena oso kontutan edukiko dira garailea aukeratzeko orduan. Eta noski, ez du balio Interneten topatutako argazkia bidaltzea, irudi originala izan behar du. Argazkiari efekto ezberdinak jartzea eta muntaiak egitea onartuta dago. Zuetako bakoitzak 2 argazki bidali ditzake lehiaketan parte hartzeko eta honi zuzendutako Dropbox webgunean jarriko dira, heltzen diren heinean.

ENTREGATZEKO AZKEN EGUNA: apirilaren 27a

Garaileak, “Ipod  Shuffle” bat eta disko bat irabaziko du, hauen artean aukeran: Esne Beltzaren GORA!, Kepa Junkeraren "Galiza"Xabi Aburruzagaren "Geure" edo Kherauren "Aukhera". Bigarren eta hirugarrenak aukeran dituzten lau disko horietako bat irabaziko dute. Sarituen izenak maiatzaren 7an emango dira jakitera, webgune honetan eta sare sozialetan.

Balorazioa parte hartzaile guztien artean egingo da eta berdinketa egon ezkero antolatzaileak erabakiko du irabazlea. Hiru argazki aukeratu beharko dituzue botoa emateko garaian, bakoitzak duen zenbakia kontutan hartuz eta ezingo da norberaren argazkia aukeratu. Botoak emateko, mezu pribatu edo email baten bidez jakitera eman zuen gustukoenak direnak. Bozkatzeko epea apirilaren 28tik maiatzaren 6ra izango da. Bozkatzen duzuen guztien artean Gaizka Peñafielen “Lagunartean” diskoa zozketatuko da.

OHARRA: Egitasmo hau inolako laguntza ekonomikorik gabe antolatzen da. Argazkia bidaltzeak lehiaketaren oinarriak onartzea suposatzen du eta argazkia sarean elkarbanatu ahalko da, erabilpen komertzialik eman gabe. Hamabost parte hartzailera iritsi ezean bertan behera geldituko da lehiaketa.


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *