diskoa

ESNE BELTZA, GORA! tour 2014

Durangoko Azokan aurkeztu zen disko arrakastatsuenetariko bati zuzenekorako ordua heldu zaio, Esne Beltza taldearen GORA! lanari alegia. Azken boladan disko honetara gerturatu zaretenok atzemango zenuten hilabetetako ekoizpen eta lanaren emaitza, berritzailea eta aldi berean fidela. Zuzeneko banda da hala ere Esne Beltza eta hori preparatzen aritu dira azken asteetan, ikuskizun berri baten bila lehenengo egunetik garbi dituzten oinarriak galdu gabe.

Formazioan aldaketa pare bat egon dira, izan ere Patxuko eta Lonbi denboraldi batez behintzat taldea uztea erabaki dute. Baina 2007tik geldiezina da talde honen dinamika eta musikari bi gehitu dira hori hala izaten jarraitu dezan. Arkaitz Sistiaga tronpetan eta Gorka Suaia ahotsean izango dira aurrerantzean taula gainean. Taldean guztiz intregatuta daude honezkero, aurreko asteburuko entsaio orokor honetan ikus daitekeen bezala:

Bira otsailaren 22an hasten da Kalera Rock jaialdian eta bertan, zaleek hainbeste apreziatzen dituzten kanta mitikoez gain GORA! diskoko hainbat abesti ere entzuteko aukera izango da. Berrikuntza gehiago ere izango dira, baina hobe gerturatu eta zuzenean ikustea. Izan ere datozen asteetan kontzertu bereziak eskainiko dituzte diskoan kolaboratu duten hainbat musikariekin, abagune paregabeak talentuen uztartzeaz gozatzeko. Birako agenda eta informazio gehiagorako, webgune berriztura jo:


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *