diskoa

TRIKITIXA WORLD MUSIC ZERRENDAN

Aste honetan jakin dugu euskal disko berri bi Europako World Music zerrendan sartu direla. Alde batetik Kepa Junkera dugu 5. postuan bere "Galiza" diskoarekin eta bestetik Korrontzi 6. postuan "Tradition 2.1" lanarekin. Izen handiko zerrenda hau musika estilo honetan jaioak diren 50 pertsonek osatzen dute eta horrexegatik merituzkoa da trikitixa oinarritzat duten bi lan bertan agertzea.

Junkera aitzindariak world music munduan duen izen eta ibilbidea aski ezaguna da eta hala atzematen da proiektu berri bakoitzak duen hedapen eta kritiketan. Korrontzi aldiz Kepa berak irekitako bidetik doa aurrera eta arrakasta handiko lorpen bezala katalogatu dute zerrendagai bilakatzea. Disko bietan ageri diren sona handiko kolaboratzaile ezagunek neurri baten bermatu egiten dute lanen kalitate eta aniztasuna.


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *