diskoa

ZENBAKIZ trikitixa editorea

Tirikitrauki dendatik jaso dugun oharrean egitasmo honen berri ematen zaigu, laburbilduz zenbakizko metodoan partiturak sortu eta elkarbanatzeko plataforma. Webgune parte hartzailea izango dela baieztatzen dute, izan ere behin erregistratu ondoren edozeinek igo ditzake partiturak, zuzenketak egin, etab. metodo honekin bilduma zabal bat osatzeko asmoz. Gainera partituretan aukera dago soinu eta bideoak txertatzeko, oso lagungarriak direlako metodo honetan. Etorkizunean partiturak erreproduzitu, letrak txertatu edo sorkuntza lanak egiteko laguntza ere barneratuko dituzte gunean.


Bihar Donostian aurkeztuko dute prentsaurrekoan eta bertan Tirikitraukiko arduradunez gain, Iker Goenaga eta Joseba Tapia trikitilariak ere izanen dira. Bien bitartean bertan duzue webgunearen esteka:




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *