Azken urtetako ohitura jarraituz San Jose Trikiti Jaialdia antolatu dute Azpeitian martxoaren 23rako, 17:30etatik aurrera Soreasu antzokian. Bertan formazio hauek arituko dira:
- Lurdes, Zabale eta Larrañaga
- Zumarragako trikitixa
- Epelde eta Landakanda
- Martittetarrak
- Aizpurutxo anaiak
- Itzeder, Egurrola eta Montte
- Izer aita-semeak
Jaialdia izateaz gain omenaldia ere bada eta oraingoan Zendoia soinujolea omenduko dute. Sarrerak martxoaren 14tik aurrera salgai jarriko dira Azpeitiko Mendizabalen, Pastorkuan eta Ametsan; Azkoitiko Ixidron eta Trikitixa Elkartean ( trikitixa@trikitixa.net / 943832828 goizez / 669363492 / 657794217). Egunean bertan 100 sarrera eskuragai egongo dira lehiatilan 16:00etatik aurrera.
Iturria: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
EGUNERAKETA / Bertan osorik ikugai
EGUNERAKETA / Bertan osorik ikugai