Gaur aurkeztu du Iñaki Plaza trikitilariak bere disko berria, Ekhi izenburuaz eta bere semea zenari eskainia. Iñaki ezaguna da aspalditik talde ezagunekin kolaboratzeagatik, bai trikitixa, txalaparta eta bestelako perkusioekin ere aurkeztu izan dituen proposamen berritzaileengatik. Disko honetan hamaika kanta ageri dira, zortzi berak idatzitako letradunak. Hiru akustikoen artean arin-arin bat, irlandar kutsuko bat eta elektronikoago bat topa ditzakegu.
20 Hatz proiektua izan zen bere azken lan diskografikoa Ion Garmendiarekin batera eta orain bakarka aurkezten zaigu album berri honetan. Bakarka baina ez bakarrik, izan ere banda zabal baten laguntzaz plazaratuko da zuzenekoetan aurrerantzean. Aurrerapen bideoklipan atzeman daiteke hori: