VI. edizioa dugu maiatzaren 3an ospatuko dena, izan ere Itziarko Erromeria Eguna ohitura bihurtzen hasia da. Inguru horretan sasoi baten egiten ziren erromeriak gogora ekarri eta omentzea da helburua eta trikitilariak izango dira bertan nola ez. Hauek dira parte hartuko dutenak:
- Zumarragako trikitixa
- Josune eta Alaitz
- Elizagoien ahizpak
- Ostolaza eta Narbaiza
Goizetik hasiko da jaigiroa kalejirekin, ondoren herri bazkaria eta arratsalde guztian zehar erromeria nagusi izango da. Bazkariko tiketak erosteko eta aparteko informazio guztia ondorengo kartelean duzue: