diskoa

KHERAU, Aukhera

Aste honetan aurkeztu da Kherau taldearen bigarren lana, Aukhera. 2010ean Munduan Ortozik kaleratu zutenetik zuzenekoekin aritu dira eta bien bitartean lokalean pieza berriak prestatzen. Izan ere talde honen oinarria elkarlana da eta horrek lan gehiago eskatzen du, baina uzta ere oparoagoa da gerora. Taldekide bakoitzaren ekarpenak etengabeak dira album berri honetan eta denek dute haien txokoa barneko ezinegon horiek plazaratzeko.

Diskoaren azala
Bost musikari dira, baina hamaika musika tresna menperatzen dituzte eta hitzei ere denbora asko erreparatzen diete, kantu gehienak letradunak direlako. Sinbiosi eder hori disko berri honetan lehenengo kantatik atzematen da. Lehenengo kanta horrek, "Amama" hain zuzen ere, barrena ikutu eta beste 50 bat minutuz engantxatuta uzten du entzulea... estilotik estilora pasatuz, emozionatuz, dantzaraziz, denboran salto eginez,... izan ere disko hau norabide biko denboran bidaia bat da. Alabaina ez pentsa nahaste borraste bat denik abentura hau, taldearen berariazko zapore hori ez delako inoiz galtzen eta hori da formazio honen gako garrantzitsuenetako bat. 

Bizi dugun garai honetan sarritan ikusten ditugu talde edo bakarlariak moden arabera hara edo hona mugitzen, merkatuaren itzalari jarraiki. Hori guztiz zilegia den arren, koherentzia puntu bat izatea, ikuspegi ekonomikoa alde batera uztea eta benetan gustatzen zaiguna egitea meritu galanta da gaur egun. Hori da Kherauk egiten duena eta hor ageri da taldearen bigarren euskarria, harreman pertsonala. Lagun taldea da eta inguruko jarraitzaile eta lagunak ere barneratzen dituena, "kherau-familia" deitzen duten jende pila hori osatuz. Guzti horiek diskoan ere parte hartu dute kantuan, baita laster argitaratuko den bideoklipan ere. Izan ere ekoizpen luze baten ondorioa da Aukhera, aurreko udan hasi zena Gaua estudioan bertan argitaratu bezala (KHERAUren bigarrena) eta mimoz hazi arazi egin dutena hilabeteotan. Prozesu ahaztuak berreskuratu, detaile guztiak zaindu, diseinu eder batez diskoa hornitu,... lan handi baten emaitza da album hau. Hurrengo making of-ean ikus dezakezue guzti hori:



Lan borobila da, norbere diskoan sartu nahiko lituzken kantekin eta edozeinek gozatuko duena. Hamaika kontu gehiago esan ditzaket talde eta disko honen inguruan, baina hobe da zuek datorren hilabeteetan emango dituzten kontzertuetara hurbiltzea proiektu honen benatako dimentsioa ezagutzeko. Nik bezain beste mirestuko dituzue orduan.

Aukera bat eman Aukhera-ri, merezi du eta!

DISKOA ENTZUTEKO: KHERAU - Bandcamp


Spotify-n entzungai



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *