Egun berberean jakin dugu bai Euskal Herriko baita Bizkaiko Trikitixa Egunen berri. Zarautzen egingo dena baino bi aste lehenago, maiatzaren 31n, Gorlizen ospatuko da Bizkaiko ospakizuna. Kasu honetan 12:00etan elkartuko dira bertaratzen direnak eta kalejirak ordu erdi beranduago hasiko dira. Bazkaria 15:00etan egingo da eta ondoren erromeria antolatu dute Eleiz plazan 19:00etarako.
Bazkariko tiketak erosteko etab. ondorengo kartelean duzue informazio guztia:
Iturria: Bizkaiko Trikitixa Elkartea