Azken boladan bi urterik behin ospatzen da Euskal Herriko Trikitixa Eguna eta aurten tokatzen da, non eta Zarautzen. Horrelako ospakizunetan ohikoa den bezala goizeko 11:00etan elkartuko dira bertaratzen direnak Musika plazan eta jaia martxan jarriko da. Bazkaria 14:00etan izango da eguraldiaren arabera Munoan edo Zinema Frontoian. Tiketak aurretiaz eskuratu behar dira elkartearen bitartez (trikitixa@trikitixa.net / 943832828) eta ekainaren 5a arte epea dago.
Arratsalderako erromeria antolatu dute Dantzadi taldearekin, 17:30etatik aurrera zehazki.
Iturria: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea