diskoa

TrikiTube

Azken urteetan sare sozial eta antzeko plataformak sekulako aurrerapena bilakatu dira eta horien artean garrantzitsuenetako bat YouTube izan da zalantzarik gabe. 2007. urteko hasieran webgune horretan perfila sortu nuenean behintzat ezin nuen imaginatu hurrengo urteetan nolako indarra hartuko zuen. Sasoi horretan ez ziren 50era helduko "trikitixa" hitza bilatzailean sartu eta agertuko ziren bideoak, gaur egun 8.000 baino gehiago dira.


Edozein lekutan bezala ez du zertan dena erabilgarri eta kalitatezkoa izan behar, baina badira altxor ugari sare honetan. Denetarik dago; kontzertuetakoak, jaialdiak, txapelketak, norbere buruari grabatutakoak,... horrelako bat da zehazki, "trikitixa" hitza bide, gehien ikusi den bideoa 80.000 bisita baino gehiagorekin. Bertan duzue, Xabi Etxaniz Kepa Junkeraren "Nondik Jo Maurizia" kanta jotzen:



Trikitilari ezagun eta talde batek baino gehiagok YouTube erabiltzen dute haien bideoak argitaratu eta musikaz gain ikus-entzunezko lanak plazaratzeko. Eta norbanako erabiltzaile emankorrak ere badaude; Txoko Musikaleko Andoni bezala jaialdi eta txapelketako bideo ugari igotzen dituena edota Jokin eta bere bideoak han eta hemen pieza ezberdinak jotzen. 

Tradizional zein moderno, han zein hemengo,... seguru bideo kuriosoak topatzen dituzuela YouTube-n. Orain dela zazpi urte baino gehiago, perfila sortu nuen egunean igon nuen lehendabiziko bideoaz amaituko dut artikulua, orduan ere sare sozialekin bezala ezin imaginatu nezakelako zain neukan bidea.

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *