diskoa

ELORRIOko TRIKITILARI GAZTEEN I. TXAPELKETA

Datorren uztailaren 4an Elorrioko lehendabiziko Trikitilari Gazteen Txapelketa antolatu du herriko Udalak bertako trikizaleen laguntzaz. Arratsaldeko 18:00etan ospatuko da plazan dagoen frontoian eta eguraldi txarra egingo balu ondoan dagoen Arriola Antzokian. 

Adin muga 20 urtetan ezarri dute, hauek barne, eta sei bikote sailkatuko dira. Gehiago aurkeztuz gero kanporaketa bat egingo da egunean bertan, Arriola Antzokian, arratsaldeko 16:00etan fandango bat joz. Txapelketan trikitixa, porrusalda eta 4 minutuko iraupen maximoa izan behar duen potpurria jo beharko dira.

Ondorengo estekan duzue izena emateko orria, garaiz bidali behar dena postaz: http://ttiki.com/66899


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *