diskoa

GETARIAko TXAPELKETAren KRONIKA

Txapelketa zirkuitoa hasi da gaur Getarian eta bero-bero dator denboraldia. Bikote asko aurkeztu dira baina seik baino ez dute aukera izan, aurrekanporaketa medio, lehiaketan parte hartzeko. Hiru pieza jo behar izan dituzte eta kasu gehienetan deigarriena potpourria izan da,  momentu horretan bikoteek beste piezen mugetatik at haien potentziala adierazteko aukera paregabea izaten dutelako.

Estilo asko jorratu dituzte trikitilari gazte hauek eta hamaika sortzaileen piezak entzun ahal izan dira, besteak beste: Joseba Tapia, Maixa ta Ixiar, Kepa Junkera, Esne Beltza, Gozategi, Gose, Mikel Markez, etab.

Poztekoa da hainbeste bikote gazte eta maila altukoak ikustea, eta horretan hauek formatzen dituzten irakasleek ardura handia dute. Izan ere txapelketako taulara igo baino lehen hilabete askoko lana dago atzean eta emaitzan irakasleek arduraren zati garrantzitsu bat dute.

Horixe, emaitzari dagokionez, irabazleak Julen Alonso oriotarra eta Eneritz Aulestia zarauztarra izan dira, saio bikain baten ondoren. Bigarren Maria Lasa eta Garazi Otaegi geratu dira eta hirugarren postua Irati Gutierrez eta Amets Ormaetxeak lortu dute. Alabaina saio guztiak izan dute nabarmentzeko elementurik, ZORIONAK beraz partaide guztiei.

IRABAZLEAK: Julen Alonso (Orio) eta Eneritz Aulestia (Zarautz)
BESTE PARTAIDEEN ARGAZKIAK







Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *