diskoa

PRACTICE YOUR MUSIC, Trikitixa

Aurreko baten argitaratu bezala, bada aplikazio berritzaile bat gure artean, Practice Your Music izenekoa. Musika tresnak jotzen ikasteko eta baita sakontzeko balio duen programa bat da eta ia edozein plataformatik erabili dezakegu. Oraingoan trikitixaren errepertorioan sakontzeko asmoa dute eta proposamena luzatu digute.


Izan ere erabilgarritasuna bermatzeko irakasleok erabiltzen dugun errepertorioa biltzen dabiltza; biribilketak, fandangoak, arin-arinak eta apartekoak baita ere. 20-30 bat grabatuko dituzte abuztuan zehar eta batzuk ikasleek egingo dituzte. Hala ere gonbitea zabaldu dute beste edozeinek musikari bezala parte hartu nahi badu. Nik neuk parte hartu nuen eta esperientzia izugarria da, oso gomendagarria.


Proiektu honen arduradunetako bat Asier Ercilla musikari eta produktorea da, urte askotan trikitixa klaseak ematen aritu dena besteak beste. Beraz, ulertuko duzuen moduan, hurbiletik ezagutzen du gure mundutxo hau. Animatu eta era batera edo bestera parte hartu, guztion artean baliabide hau indartu dezagun. Zuzenean harremanetan jartzeko: asier@practiceyourmusic.com

Asier Ercilla bera trikitixaz

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *