diskoa

150.000 BISITA!

Orain dela urte bete 100.000 bisita gainditu zituen webguneak eta gaur 150.000. Zifra izugarria da bertan jorratzen den gaia kontutan harturik eta goitik behera euskara hutsean izanik. Azken urte honetan gainera eduki propio askoz hornitua izan da eta baita notizi asko esklusiban eman; guzti hori zorionez nabaritu da webgunearen irisgarritasunean. Baina garrantzitsuena ez da hori, baizik eta trikitizaleen topagune nagusia bilakatu dela sarean, horren adierazgarri dira Facebook eta Twitter txokoak. 

Eskerrak eman baino ez proiektu hau abiatu zenetik orain dela sei urte animatu nauzuenoi, argitaratzeko albisteak eman dizkidazuenoi eta batez ere bertatik pasatu zareten guztioi. Zuen feedback-a funtsezkoa izan da. Abagunea aprobetxatuz barkamenak eskatu inor iritziren batekin mindu badut edo albisteren bat jartzea pasatu baldin bazait, akatsak intentzio txarrik gabe eginikoak izan dira.

Besterik gabe, Infernuko Hauspoa inoiz baino osasuntsuago dago eta aurrerantzean indartzen joango da. ESKERRIK ASKO!


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *