diskoa

ABURRUZAGA IRABAZLE ORTIGUEIRAn

Asteburuan jakin dugu Xabi Aburruzaga trikitilari bizkaitarrak Ortigueira Folk Jaialdi entzutetsuak antolatzen duen "Runas" lehiaketa irabazi duela. Txapelketa horretara folk munduan izena hartzen ari diren formazioak joan ohi dira hurrengo urteko jaialdi nagusian jotzeko abagune bila. Eta hala izango da portugaletetarraren kasuan, izan ere 2015ko jaialdian bere bandarekin batera parte hartzeko aukera irabazi du. Horretaz gain diru-sari bat ere eskuratu du soinujoleak. Zorionak beraz arrakastagatik!


Bertan bere azken diskoa, "Geure", aurkezten aritu da eta hemen eskaini zuen kontzertuko zati txiki bat:

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *