diskoa

ELORRIOko TXAPELKETAren KRONIKA

Gaur burutu da Elorrioko I. Trikitilari Gazteen Txapelketa eta arrakastatsua izan da guztiz, bikoteen mailagatik eta baita hurbildu den jendetzagatik ere. Guztira sei bikote aritu dira, honakoak: Paul Eizmendi eta Andrea Beobide, Naiara Mancisidor eta Naia Aguirregabiria, Julen Alonso eta Eneritz Aulestia, Josune Arakistain eta Alaitz Eskudero, Larraitz Etxarte eta Olatz Leturiaga, eta Alaitz Udalleta eta Aiala Etxabe. Denek saio eder eta ezberdinak eskaini dituzte, baina txapelketek txapeldunak behar dituzte eta gaurkoan Julen eta Eneritz izan dira. Bigarren lekuan Josune eta Alaitz gelditu dira eta hirugarren Alaitz eta Aiala. Epaiaren ardura Edurne Iturbe eta Ainara Saizarrek hartu dute eta lan bikaina egin dute epaile bezala eta baita aparteko kontuetan laguntzen.   



Txapelketa antolatzearen ideia herriko trikitizale eta trikitilari batengandik jaio zen eta berak kudeatu du dena Udalarekin batera ekimen hau posible egiteko. Bera Juan Luis Elorza dugu, gizon handi bat bere osotasunean. Herriko trikitixa irakasle bezala, laguntzaile lanetan aritzeko aukera izan dut eta esperientzia aberasgarria izan da benetan.

Eskerrik asko beraz bikote guztiei, haien familiei eta epaileei txapelketa aurrera eramateko funtsezkoak izan direlako. Datorren urtean gehiago eta hobeto seguru.


Txapelketako argazki-sorta: ARGAZKIAK

Julen Alonso eta Eneritz Aulestia irabazleak jotako agurraren pieza

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *