diskoa

IZAN DIRELAKO GARA

Azken aste honetan esperientzia izugarria bizitzeko aukera izan dut, trikitixaren munduko leiendak ezagutu eta haiekin arratsaldea pasatzea. Izan ere Kepa Junkerak proiektu berria darabil esku artean eta horretan dihardut kolaboratzen aspaldian. Bertan bere trikitixaren ikuspegia plazaratuko du, erroetara bueltatuz eta urte guzti hauetan ikasitako guztia islatuz. Eta hori egiteko, nondik gatozen ulertzeko, funtsezkoa da geure aurrekoen testigantzak jasotzea.  


Keparentzat aurreko belaunaldietako trikitilariak erreferente dira eta horrexegatik bere etxera gonbidatu zituen, besteak beste disko berriaren aurrerapen bat entzun zezaten. Bide batez Madariaga Dorretxeko exposaketan ere izan ziren bisitan eta harriturik irten ziren Junkerak urteetan pilatutako objetu eta bizipen guztiak ikusita.


Niretzat pertsonalki izugarria izan da maisu hauek ezagutu ahal izatea eta haien ahotik gogoeta eta pasadizo interesgarriak entzutea, baita inoiz izan duten publiko txikieneko parte izatea jotzen zuten bitartean ere. Gainera oso kuriosoa da kontuak nola kontatzen dituzten, nabaritzen da urteetan kontalari jardun direla bai musikaz eta baita hitzez ere Euskal Herritik barrena. 

Lehen errespetatzen nituen, orain mirestu egiten ditut. Azken finean, haiek direlako gara gu.




ESKERRIK ASKO Martin, Iturbide, Leturia, Motriku, Epelde, Laja, Landakanda, Imanol eta batez ere Kepari aukeragatik

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *