diskoa

XABI SOLANOren PARTITURA LIBURUA

Irakasleontzat eta batez ere ikasleentzat beti dira ongi etorriak partitura liburuak, are gehiago bogan dauden kantenak badira. Eta errepertorio bat badabil bolo-bolo trikitixa eskoletan azken urteetan hori Xabi Solanorena da. Hala trikitilari honek esku artean diharduen proiektuak etorkizun arrakastatsua izango duela aurreikusi daiteke, ziurrenik partitura liburu zabalduenetakoa bilakatuz denbora gutxian. Bertan Esne Beltzan jotzen dituen kantez gain, bere beste diskoetako piezak ere aurkituko ditugu, Esne Zopak edo Etzakitenak esaterako. Gainera ez da soilik pentagrama eta notez hornituko den liburu bat izango, sorpresa gehiago ere ekarriko ditu, baina horren berri aurrerago jakingo dugu.


Solanok argazki bat partekatu du behin-behineko zerrenda batekin eta aukera dute interesatuek kantak proposatzeko. Hauxe da berak elkarbanatutako irudia eta proposamenen bat baduzu, artikulu hau iruzkindu eta jakinaraziko diogu.


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *