diskoa

KEPA JUNKERA & SORGINAK

Kepa Junkera proiektu berria mamitzen dabil eta gaur Elkar estudioan izan da. Bertan Sorginekin aritu da, izan ere azken boladan Kepa Junkera & Sorginak formazioan dabil gehien bat han eta hemen jotzen. Izen mistiko horren atzean zazpi neska gazte aurkitzen dira: Eneritz Aulestia, Maria Lasa, Amets Ormaetxea, Alaitz Eskudero, Garazi Otaegi, Irati Gutierrez eta Leire Etxezarreta. Eskaini dituzten zuzenekoetan album berri honen aurrerapen txikia entzun ahal izan da eta oso harrera ona izan du.

Kepa Junkera, Sorginak eta Mikel F Krutzaga

Proiektu berri hau oso berezia da Keparentzat, bere erroetara bueltatuko delako baina hamarkada hauetan ikasitako guztia aplikatuz. Bere trikitixaren ikuspegia aurkeztuko du eta nolabait bere ibilbidea islatu musikaren munduan hasi zenetik gaurdaino. Pieza ugari bilduko ditu diskoak; batzuk Keparenak, beste batzuk trikitilari ezagunenak eta baita abesti herrikoiak ere. Sorpresa gehiago ere barne hartuko ditu lan berri honek, baina horren berri aurrerago emango dugu.

Grabazioaren zati nagusia bere etxean egin du eta gaurko egunarekin ia amaiturik du musikari dagokion esparrua. Prozesu horretan Mikel F Krutzaga soinu ingenieria du bidelagun, arrakastatsua izan den elkarlanari jarraipena emanez. Izan ere kolaborazio honek aparteko fruituak ekarri zituen besteak beste 2003an grabatu zuten K diskoarekin Grammy bat irabazi zutelako.

Mikel F Krutzaga eta Kepa Junkera
Udazkenean proiektuari buruzko informazio gehiago argitaratuko dugu, eta adi egon, emaitzak harriturik utziko zaituzte eta.

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *