diskoa

GEURE KOLKOTIK 2014

Sasoi honetan, urtero bezala, Geure Kolkotik bildumako ale berri bat aurkeztu du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Ohiturari jarraiki trikitilari ezberdinek soinu txikia eta perkusioak erabiliz sortutako piezak aurkituko ditugu. Bakoitzak estilo ezberdineko hiru pieza asmatu ditu, disko honetan sorkuntza bultzatzea delako xedea.

Aurtengo edizioan soinujole hauek parte hartu dute: Astiazaran II. (Astiazaran anaien iloba), Aritz Alustiza (Emon taldea), Eneritz Bengoetxea (Ai Ene! taldea), Iker Dorronsoro (Triki Ta Ke taldea) eta Maitane Ayerza (Laket taldea).

Aurkezpen ofiziala azaroaren 9an egingo da Bergarako Zabalotegi aretoan arratsaldeko 17:30etan. Diskoa salgai dago honezkero.




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *