diskoa

NAZIOARTEKO TRIKITIXA JAIALDIA 2014

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak jarri zuen abian Nazioarteko Trikitixa Jaialdia eta ondoren Bizkaikoarekin partekatu zen urte batzutan. Gaur egun Bizkaian baino ez da antolatzen ikuskizun hau eta aurten ere Getxon izango da azaroaren 29an Andres Isasi musika eskolan. 

Bertan lau talde arituko dira. Atzerritik, batetik Niamh Ní Charra eta Daoíri Farrel (Irlanda) eta bestetik, Timmi Turmel eta Christian Nolet (Quebec) bikoteak datoz. Euskal Herritik ordea, batetik Ines Osinaga eta bestetik Edurne Iturbe eta Oihana Irastortza arituko dira. 

Emanaldiaren ondoren Cloverwind taldea arituko da Algortako Ekin tabernan. Sarrerak azaroaren 3tik aurrera egongo dira salgai.


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *