diskoa

PRACTICE YOUR TRIKITIXA

Aurreko artikulu baten honen berri ematen genuen eta orain dela egun batzuk eskuragai jarri dituzte trikitixako piezak Practice Your Music aplikazioan. Bertan ditugu trikitixaren errepertorioko kanta ezagunak trikitilari esanguratsuen eskutik. Hasieran ikasten diren kanta errezak daude; Pintxo edo 7 Jauzi bezalakoak... eta baita beste maila batekoak ere; Euskal Gazteak Dantzan, Albiztur edo Elosutik esaterako. Hala ere nabarmentzekoa da denak bi ahotsetara daudela eta kanta errezenetan ere aurkituko dugula zer ikasi; moldaketa zoragarriak egin dituelako Asier Ercillak, trikitilaria eta proiektuaren arduradunetako bat. Datozen asteetan gainera kanta gehiago gehituko dituzte zerrendara.


Aplikazioan izena eman eta sartuz gero konturatuko zarete zenbat aukera ematen dituen. Pieza guztiak transportatu daitezke esaterako, DO edo FA tonotan jotzeko aukera izateko. Ahots guztiek gainera partitura dute eta detailean ikus dezakegu trikitilaria jotzen ari dena kamara espezifiko bati esker. Abiadura ere moteldu dezakegu lasaiago jotzeko. Laburbilduz, erreztasun guztiak ematen digu programak ikasteko arazorik izan ez dezagun.


Aplikazioaren grabaketan trikitilari ezberdinak parte hartu dute, besteak beste: Asier Gozategi, Xabi Arakama, Xabi Aburruzaga, Julen Alonso edo Eneritz Aulestia batzuk aipatzearren. Bertan dituzue berauen irudi batzuk:




Programa harpidetza sistema baten oinarritzen da baina oso ekonomikoa da trukean eskaintzen duen guztia kontutan hartuta. Orain gainera hiru egunez dohainik ikus dezakezue errepertorio guztia. Informazio gehiagorako: www.practiceyourmusic.com

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *