Seigarren edizioa du honezkero Lizargarate elkarteak antolatzen duen Trikitixa Jaialdiak. Oñatin ospatuko da urriaren 25ean, Santa Ana aretoan arratsaldeko 17:30etan. Partaide interesgarriak izan ditu beti eta aurten ere ez da gutxiagorako izango. Izan ere belaunaldi ezberdineko soinujole eta panderojoleak barne hartzen ditu. Hauek dira bertan arituko direnak:
- Irati Gutierrez eta Amets Ormaetxea
- Imuntzo eta Beloki
- Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar
- Xabi eta Kristina Solano
- Agirrebeña anai-arrebak eta Jauregi
- Kepa Junkera & Sorginak
- Gozategi anai-arrebak
Sarrerak 10 euroren truke salgai daude honezkero Oñatiko Arrano eta Urbia tabernetan. Erreserbak ere egin daitezke egunean bertan sarrerak gordetzeko, horretarako ondorengo e-posta helbidera idatzi behar da: lizargarateelkartea@gmail.com
Itxura ederra du jaialdiak eta baita kartelak ere, bejondeiela antolatzaileei.
Iturria: Lizargarate Elkartea