diskoa

TRIKI-NOBEDADEAK AZOKA 2014

Urtero legez Durangoko Azoka ate joka dugu eta bertan aurkeztuko diren triki-nobedadeak aztertuko ditugu. 



- XABI SOLANOren TRIKITIXA LIBURUA: aurretiaz komentatu bezala Azokan aurkeztuko da Xabi azken hilabetetan prestatzen aritu den liburua. Partiturak izango dira ardatza eta adierazpen tradizionalaz gain, zenbakizko metodoan ere aurkituko ditugu. Horretaz gain abestien hitzak, testuak eta hamaika argazki ere topatu ditzakegu, partiturak behar ez dituenentzako ere erakargarria izango den bilduma osatuz. Ziur Azokako nobedade salduenetarikoa bilakatzen dela liburua. Aurkezpena Ahotsenean egingo da abenduaren 7an, 17:30etan eta bertan duzue azala.



- KEPA JUNKERA & SORGINAK, "Trikitixaren historia txiki bat": Azokan arrakasta lortuko duen beste lan arrats interesgarria da hau. Azken urtean Junkerak zazpi neska gazterekin abiatu duen proiektua CD bilakatu da eta liburu eder batekin batera aurkeztuko da. Musikari dagokionez 17 pieza ditu diskoak, gehienak kanta tradizionalak baina Kepak trikitixa eta perkusioz birmoldatuak. Zati eta kanta originalak ere barne hartuko ditu bildumak. Liburuari dagokionez trikitixaren inguruko historia aurki dezakegu, baita hainbat trikitilariri egindako elkarrizketa interesgarriak ere. Horrezaz gain ehundaka argazki berezi ere gehitu dituzte diseinu eder batekin uztartuz. Disko-liburu honekin ospatzen ditu Kepak bere 35 urteak musikan eta dudarik gabe zer esan asko emango duen lana da berau. Lan borobila benetan. Bertan proiektuaren Making Of-a eta azala:



- EMON, "Sua": taldearen hirugarren diskoa argitaratuko da, orain arteko ildo dantzagarria jarraituko duena. Aritz Alustiza bergararra dugu taldearen trikitilaria. Bertan da diskoaren azala izango dena:



- KORRONTZI & BOS, "Symphonic Bilbon": taldeak 10. urteurrena bete du aurten eta Bilboko Aste Nagusian bertako orkrestra sinfonikoarekin grabatu zuten zuzeneko diskoa kaleratuko dute orain. 


Honezkero salgai dauden beste disko berri batzuk ere bertan egongo dira, besteak beste: Geure Kolkotik 2014, Kupelaren berria, Kherauren bigarrena,...

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *