diskoa

EMON, Sua

Atzo aurkeztu zuen Emon taldeak bere hirugarren lana, "Sua" izenburupean. Erritmo dantzagarriak nagusi dira diskoko 13 kanten artean. Bogan dauden beste taldeen eragina eta kutsu latinoa ere agerikoak dira entzunaldi azkar baten ondoren, oinarrietan batez ere. Horren gainean haizeak eta Aritz Alustizaren trikitixa nabarmentzen dira batez ere. Hitzei dagokionez, gai asko jorratu nahi izan dituzte eta nabaritzen da eboluzio bat aurreko diskoarekin alderatuz gero; Palestina, Libre egitasmoa edo erabakitzeko eskubidea dira mintzagai besteak beste. 


Durangoko Azokan aurkeztuko dute diskoa jendaurrean eta Baga Biga disketxearen stand-ean eskuragai egongo da. Bertan aurrerapen singlea:

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *