diskoa

ETZAKIT 11 urte ondoren

Durangoko Azokak beti uzten digu momentu bereziren bat, baina aurtengoa urte luzez itxarondakoa izan da. Izan ere Xabi Solanok bere trikitixa liburuaren aurkezpena berezia egin nahi zuen eta lortu ere. Bere arreba Kristinarekin pieza pare bat jo ondoren, orain dela hamaika urte banatu zen Etzakit taldeaz gozatzeko aukera izan genuen.


Ahotseneak prestatutako sortzaileen plaza txiki geratu zen bildu zen jendetzarentzat, inork ez zuelako momentu berezi hori galdu nahi. Zergaitik Ez kantarekin hasi eta ondoren etorriko ziren Gurekin, Izar Iheskorra, Egina,... Publikoa gogotsu, hamarkada bat horrelako egun bati zain. Alde batetik gure gaztaroko soinu bandan Etzakit dugun nostalgikoak eta bestetik inoiz zuzenean ikusteko aukera izan ez zuten gazteak. Algarak, orroak, txistuak, irrintziak, dantza,... ordura arte Azokako txoko lasaienak metamorfosi izugarria bizi izan zuen.




Han egon ginenok ez dugu segituan ahaztuko ordu laurden hori eta egon ez zinetenontzako horra emanaldi osoa bideoan:



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *