Asteazkenean aurkeztu zuen Korrontzi taldeak bere disko berria, "Symphonic Bilbon". Zuzenean grabatutako lana da Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera. Junkerak deskubritu zuen trikiti+orkestra binomio hori jarraituz aurreko Aste Nagusian grabatu zuen Agus Barandiaranen taldeak diskoa. Korrontziren kantak BOS-arekin uztartzeko ardura Xabier Zabala zuzendariak hartu zuen. Formazioaren 10. urteurrena ospatu nahi izan dute hala eta musikaz gain, DVD bat ere badakar kontzertuaren irudiekin.
ETBn eman zuten albistearen berri: