Berriki sortu da Nafarroako Trikitixa Elkartea eta honezkero jaialdia antolatu dute 2015. urte hasierarako. Altsasun ospatuko da urtarrilaren 17an 17:30etan, Iortia aretoan zehazki. Emanaldia Anjel Alkainek aurkeztuko du eta hauek dira parte hartuko dutenak:
- Tapia eta Leturia
- Alaitz Telletxea eta Arkaitz Miner
- Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar
- Izer eta Ines Osinaga
- Elizagoien ahizpak
- Eneko Dorronsoro eta Aiora Urdangarin
- Gozategi
Sarrerak salgai daude honezkero 12 euroren truke ondorengo estekan: http://ttiki.com/135961
Ondoren afarira gelditzeko aukera ere izango da 20 euroren truke.