diskoa

TRIKITIXAREN HISTORIA EZ HAIN TXIKIA

Gabonetan sartu berri gara eta Olentzerok opari txikitxo bat ekarri digu batzuoi, bilkura esanguratsu baten lekuko izateko aukera eman digulako alegia. Izan ere atzo Azpeitian Kepa Junkeraren "Trikitixaren historia txiki bat" lan berrian parte hartu duten trikitilari asko bildu ziren, norbere ale dedikatua jasotzeko eta bide batez aspaldiko kontuez aritzeko.


Bertan zeuden Laja, Epelde, Martin, Iturbide, Leturia, Imanol, Motriku, Agurtzane eta Ion Elustondo, Zumarragako trikitixa, Izer eta Juan Tapia. Kepa eta zazpi Sorginetaz ahaztu gabe noski. Hamaika anekdota kontatu ziren egiten zihoazten korroetan; liburua behin eta berriz gainbegiratu, argazki ikusgarrietaz mintzatu... pozik zeuden emaitzarekin. Eta orduan ohartu nintzen Kepa erratuta dagoela. Bere "trikitixaren historia" ez da uste bezain txikia... bere barnean kontakizun eta esperientzia bilduma benetan handia dago.








Spotify plataforman entzungai duzue honezkero diskoa: 

 

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *