diskoa

XABI SOLANO, Trikitixa Liburua I

Orain dela hilabete batzuk egitasmo honen berri eman genuenean webguneko albisterik irakurriena bihurtu zen ordu gutxitan; trikitizaleek urtetan zehar izan duten eskaera bat egia bilakatuko zen azkenean. Izan ere ikasle gazteekin gabiltzanok badakigu zenbatetan eskatzen dizkiguten Esne Zopak, Etzakit edo Esne Beltza taldeen piezak. 


Beharrizan hori asetzeko, gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan Xabi Solanok "Trikitixa Liburua I" partitura sorta, 5Gora zigiluaren beste lan berriekin batera. Liburuan 12 kanten partiturak datoz era tradizionalean eta baita zenbakizko metodoan ere, solfeorik gabe ikasten duten ikasleei zuzendua. Horretaz gain Txuriyaren hitzak ditugu eta hamaika argazkiz jantzita datoz liburuko orrialdeak, orain arte egin den partitura liburu landuena eginez dudarik gabe. Piezen artean Solanoren ibilbideko etapa ezberdinekoak aurki ditzakegu; Etzakiten sasoiko Izar Iheskorra edo Maria Iñaxi (1994ko pieza berrian txapelketan aurkeztua); Esne Beltzaren Gotti edo X, eta dudarik gabe azken urteetan trikitilarien artean zabalkunde gehien izan dituzten Esne Zopak diskoko kantuak; Pasodoble, Inpernuko edo Baltxekua. Orain ez da aitzakiarik berauek ikasteko.


Xabiren hitzetan 36 abesti zituen zerrendatuta baina hastapeneko aukeraketa bat egin behar izan du liburu mardulegia ez egiteko eta salneurria poltsiko guztietara moldatzeko. Hortaz liburu gehiago helduko direla ematen du aurrerantzean. Momentuz, labetik atera berria den hau, Durangoko Azokan izango da salgai eta hortik aurrera ohiko salmenta puntuetan. 15 euroren truke eraman dezakegu etxera eta Azokan erosten dutenek ondorengo egutegia eramango dute opari.



EGUNERAKETA: ETBn liburuaren inguruan eman duten erreportaia

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *