diskoa

ELUSTONDOtarren diskoa

Aste honetan jakin dugu Elustondo neba-arrebak diskoa prestatzen ari direla eta maiatzaren bukaeran kaleratuko dela. Lan hau beharrizan bati jarraiki egiten dutela aitortu dute, izan ere ematen dituzten erromerietan jendeak eskatu egiten die grabazioren bat. Horregatik animatu dira eta kolaboratzaile garrantzitsu askoz inguratu ere, besteak beste: Natxo de Felipe, Josu Zalbide, Xabier Zeberio edo Estitxu Pinatxo. Argazkiko bi musikari handi horiek ere izango dira albumean, Kepa Junkera eta Xabier Berasaluze "Leturia" alegia.


Momentu honetan Elkar estudioetan grabaketa lanetan ari dira eta laster informazio gehiago izango dugu. Bien bitartean bertan argitaletxeak argitaratu duen bideotxoa bikotearen hitzekin:

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *