diskoa

TRIKITI GOGOETAK

Aurreko astean bizitzan gutxitan aurkezten diren aukeretako bat bizi izan nuen, Kepa Junkerarekin batera eta publikoarekin musika elkarrizketa bat izatea alegia. Bilborock aretoan antolatu zen azken hamarkadetako elurte handienari aurre eginez eta gai eta ondorio interesgarriak plazaratu ziren bertan.

Keparen ibilbidea eta esperientziak izugarriak direla denok dakigu, baina sarritan ezagutzen ez dugun mundu bat dago horren atzean. Izan ere ez da aukera asko ematen musikariaren gogoetak entzuteko eta bada zer ikasi hortik. Han egon ginen batetik 35 urte musikan lanean diharduen maisu bat eta bestetik, horretan beste maila batera jarduten den trikitilari xume bat. Bien erdian etorkizun handiko emakume musikari gazte bat.

Imajinatuko duzuen moduan elkarrizketan zalantza asko azaleratu ziren eta beste asko publikoak jaurti zituen. Zer sentitzen du musikariak publikoa aurrean duela jotzean? Nola uztartu ikasketak eta musika gazte sasoian? Trikitixa ala kultura oso bat esportatzen da? Nolako jarraipena egiten da komunikabideetan gurea bezalako musikari? Sari eta errekonozimenduek zer suposatzen dute? Nola trikitixa tradizionaletik atera eta bide berriak jorratu? Trikiti irakaskuntza itxia edo akademikoegia al da? Bizi daiteke musikatik?

Galdera asko eta beste horrenbeste zalanta... horrelako elkarretaratze erakargarri gehiago egin beharko genituzke adostasun batera heltzeko. Kontua zerbait argitzeko hitzaldiko bideoa ikusgai izanen da laster.



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *